Latex euskaraz
Azkenean bai! Azkenean, tesirako zerbait serioa idazten hasi behar dut. Eta asmoa euskaraz eta Latex erabilita idaztea denez, buruhauste txiki batzuen ondoren lortu dut kile konfiguratzea. Hauek dira eman beharreko pausoak:
- Hasteko, J.M. Aguirregabiriak prestatutako euskararako fitxategiak eskuratu behar dira.
-
Ondoren, fitxategiak dagozkien direktorietan kopiatu behar dira. Estiloak etab. zehazten den direktorioetan kopiatu (
babelpaketeak berez dakartzanak baino berriagoak dira, berri hauek kopiatzea komeni da:/usr/share/texmf-tetex/tex/generic/hyphen /usr/share/texmf-tetex/tex/generic/babel
Eta
liburua.clsbeste direktorio honetan:/usr/share/texmf-tetex/tex/latex/base
- Bukatzeko, Latex-ek artxibo berriak onartzeko terminalean
# texhashagindua pasa (kontuan izan administratzaile-baimenak izatea beharrezkoa dela).
Eta listo!